Oreka TXren txalaparta erritmoak Buenos Airesen egon dira

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-12-17

Oreka TX taldea Argentinan egon da txalaparta munduko txoko orotara eramateko asmoarekin. Harkaitz Martínez de San Vicente etaMikel Ugarte txalapartariek, eta Mikel Duxau alboka-joleak Nomadak TX ikuskizuna aurkeztu dute, eta Silvia Iriondo izan dute lagun artista gonbidatu gisa Etxepare Euskal Institutuak babestutako bidaian.

Buenos Airesen izan da musikari taldea, eta ia ez dute atseden hartzeko denborarik izan. Abenduaren 13an txalapartaren inguruko tailerra eskaini zuten Siete Octavos Percusion-en. Biharamunean, berriz, zuzeneko kontzertua eskaini zuten Biblioteca Nacionalean. Bertan entzuleriarekin solasean aritu ziren artistak. Euskaldunen bisita hau ez da ezustean pasa, eta hedabide argentinar ugarik helarazi zituzten taldeari egindako elkarrizketak.

Buenos Aireseko egonaldianNomadak TX ikuskizuna aurkeztu dute musikariek. Nomadak TX kontzertu-bidaia ikuskizuna da, eszenatokian musika eta irudiak uztartzen dituena. Izen bereko dokumentaleko soinu banda jotzen dute musikariek, eta bitartean India, Laponia, Mongolia eta Saharan zehar egindako bidaiako irudiak ikus daitezke eszenatoki atzeko pantailan. 2006an jarri zuten abian proiektua, herrialde horietako musikariei txalapartaren nondik norakoak erakusteko asmoz.  

Argentinako lana bukatuta, Galiziara joango dira orain musikariak, euren txalaparta doinuak lagun.

Argazkiak: Oreka TX Facebook

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu