OROIMENAREN LEKUAK ETA LEKUKOAK liburua aurkeztu dute

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-06-14

OROIMENAREN LEKUAK ETA LEKUKOAK. Gerra Zibilaren errepresentazio artistikoak versus kontaera historiko-politikoa liburua argitaratu berri du UPV/EHUk, Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan (MHLI) Ikerketa Taldearen ekimenez eta Etxepare Euskal Institutuaren, EHUko Euskara Zerbitzuaren eta Mikel Laboa Katedraren laguntzaz. Donostian, Etxepareren egoitzan aurkeztu dute gaur Lourdes Otaegi eta Izaro Arroita ikerlariek eta Mari Jose Olaziregi MHLI taldeko zuendariak, hainbat taldekiderekin batera. “Lan esparru irekia hautatu dugu, Gerra Zibilari buruzko irudi historiko eta fikziozkoen azterketa egitea, artean, historiografian eta politikan eratutako memoria-lekuak aintzat harturik” azaldu du Otaegik.

Jakintza arlo eta gizarte adierazpide ezberdinak –historia, politika, arteak– kontuan izanda, Gerra Zibilaren harira Euskal Herrian zabaldu diren diskurtso mota ezberdinak aurrez-aurre jartzea izan da monografiko honen muina, horretarako, bi ardatz nagusi harturik abiapuntutzat: oroimen lekutzat har ditzakegun sinboloak eta lekukoak.

Bildutako artikuluen egileak Unibertsitateko irakasle eta ikerleak dira, Euskal Herriko Unibertsitatekoak nahiz atzerrikoak. Oro har, ekarpenak bi multzotan bereiz daitezke: Lehen multzoan, Manuel Iruxo edo Estepan Urkiaga “Lauaxeta” bezalako pertsonalitate historiko-politiko konkretuak hartu dira aztergai. Lehen artikulua Josu Erkoreka politikariak garatu du, Iruxok heriotza zigorraz harturiko jarrera irmoaz; Inazio Mujika Iraolak Lauaxetak Gasteizko kartzelan idatziriko azken poemen edizio komentatua eskaini digu. Ludger Mees historialariak gudariek transmitituriko memoriari buruzko hausnarketa kritikoa burutu du, eta Joxean Fernandez Euskal Filmotekako Zuzendari eta Nanteseko Unibertsitateko irakasleak euskaldunek Gerrari buruz proiektatu duten zinema ekoizpenari buruzko sintesia egin du. Bigarren multzoan, MHLIko kideek azterlan berezitua eskaini diote produkzio artistikoaren esparruan Guda Zibilak izandako tratamenduari.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu