Ostiralean abiatuko da Berri Txarrak taldearen bira, nazioarteko geltokiekin

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-01-07

Inoiz baino arrakasta handiagoa lortu du Berri Txarrak taldeak kaleratu berri duen Denbora da poligrafo bakarra diskoarekin. Ostiralean hori aurkezteko bira hasiko du hirukoteak Donostian, baina sarrera gabe geratu direnek ere izango dute aukera nafarren erritmoez gozatzeko: gaur bertan, urtarrilaren 7an kontzertua eskainiko dute zuzenean Naiz Kontzertuak  atariaren bitartez, 22:00etan.

Hilaren 9an hasiko den birak nazioarteko hainbat geltoki  izango ditu, hala nola Bordele, Paris, Madril, Bartzelona, Frankfurt, Köln, Essen, edo Berlin. Maiatzaren 22ra arte luzatuko den ibilbidea euskal lurraldetik ere pasako da, jakina, eta besteak beste Donostian, Bilbon, Iruñean, Gasteizen edota Miarritzen izango da taldea. Ikusi kontzertu guztiak.

Beren 20. urteurrenarekin batera, taldeak 20 kantuz osatutako disko hirukoitza kaleratu du: Denbora da poligrafo bakarra. Arrakasta itzela izan duen lana hiru leku ezberdinetan,  hiru ekoizle ezberdinekin grabatutako hiru diskoz osatuta dago: Harian, Helduleku guztiak eta Xake-Mate. Ross Robinson, Ricky Falkner eta Bill Stevenson ekoiztetxeetan grabatu dituzte hiru diskoak, hurrenez hurren. Gorka Urbizuk berak Berrian egindako elkarrizketan aitortu duenez   “Kasik irten baino lehen sortu zen halako zurrunbilo bat diskoaren inguruan, eta orain, diskoa atera eta hilabetera, harrituta gaude, ez bakarrik Euskal Herrian, kanpoan ere sekulako harrera izan duelako”. Eta ez zaio arrazoia falta, euskal entzuleriaz gain, nazioartekoa ere eskuratu duelako taldeak azken urteotan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.