Patriciok Omako basoa ezagutu zuenekoa

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-01-19

Patricio du izena eta Chilekoa da. Bertako Unibertsitateko irakurletzako euskara eta euskal kultura ikaslea da;  pasa den astean, ordea, Omako Basoan zegoen, Athleticen bufanda soinean. Bera da AurtenBai Fundazioa eta Etxepare Euskal Institutuari esker Zornotzako Barnetegian lehen txandako egonaldia burutzen ari den ikaslea. Urtarrilaren 30a arte egongo da gurekin.

Bi erakunde hauen arteko elkarlanari esker, nazioarteko ikasleek euskara eta euskal kultura lehen eskutik ezagutzeko aukera dute, hiru aste inguruko egonaldia burututa Zornotzako Barnetegian. Bertan, euskal hizkuntza soila ikasteaz gain, euskal kulturgintzan ere murgiltzen dira. Esaterako, Patriciok Omako Basora irteera izan zuen euskaltegiko kideekin batera.

Hurrengo txandako ikasleak otsailean (2-27) etorriko dira Zornotzara, euskalgintzan murgiltzeko prest. 4 izango dira guztira, eta Chile eta Argentinatik etorriko dira.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu