"Plurilingüismo en la Península Ibérica" jardunaldiak burutu zituzten Madrilen
Euskara. Kultura. Mundura.
Abenduaren 4an, Madrilgo Universidad Complutenseko Filologia Fakultateko Euskara Sailak antolaturik, “Plurilingüismo en la Península Ibérica” unibertsitate-arteko III. Jardunaldiak izan ziren, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin.
Oraingo honetan, jardunaldiok Euskararen Nazioarteko Egunarekin egin zuten bat, eta euskara besterik gabe omentzeaz haratago, bere testuinguru eleanitzean kokatu zuten, eta Penintsula Iberiarretik kanpoko beste hizkuntza batekin erlazionatu: txekierarekin.
Izan ere, poesia txekiarra izan zen, hain zuzen ere, aurtengo gonbidatua, eta Complutensen ezagutzera eman zen, modu aktibo eta parte-hartzailean. Olerki txekiarrak euskaraz, espainieraz, katalanez, portugesez eta galizieraz entzun ahal izan ziren Complutense eta UNEDeko hainbat irakasle eta ikasleren ahotan. Euskaraz poema bana irakurri zutenak honako hauek ziren: Arantzazu Fernández Iglesias (Etxepare Institutuak Complutensen urtero antolatzen dituen euskara eta euskal kulturako ikastaroetako eta Madrilgo UNEDeko irakaslea) eta UCMko euskara ikasleak.
Bidenabar, Bohumil Zavadil hizkuntzalari eta euskalari txekiarra omendu zuten: Pragako Karlos Unibertsitatean urte luzez euskara irakatsi eta Errepublika Txekiarrean euskarari buruzko hainbat liburu argitaratu ditu. Ekitaldiarekin bat eginez, bi poema irakurri zituen Errepublika Txekiarreko enbaxadako kultura eta hezkuntza agregatu Jana Dušková andreak.