Poesia itzulpeneko egonaldia 2022: katalana, galegoa eta euskara
Consello da Cultura Galegak, Institut Ramon Llullek eta Etxepare Euskal Institutuak deialdia zabaldu dute Faberllull egoitzan (Olot, Katalunia) poesia itzultzeko egonaldi batean parte hartu nahi duten itzultzaileentzat (dagoeneko ibilbidea egin dutenak izan nahiz hasi berriak izan).
Deialdiaren helburua da lanerako, inspiraziorako eta elkartrukerako gunea eskaintzea. Egonaldiak bi ardatz izango ditu. Alde batetik, taldeko lana, egoiliarren arteko trukea lehenesteko xedea duena. Topaketak antolatuko dira beste itzultzaile batzuekin eta idazleekin, inspirazio eta mentoretza gisa baliagarri izateko asmoarekin. Bestetik, bakarka lana, egoiliar bakoitzak bere proiektua garatzeko aukera izan dezan.
Egonaldian parte hartzeak aukera emango du antolatzaileen eragineko hiru eremuetako literatura jaialdi batean parte hartzeko.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2021/10/15 - 2021/11/30
- Erakunde deitzailea: Faberllull
- Kontaktua: Kizkitza Galartza | k-galartza@etxepare.eus | (+34) 943 023 409
Zer eskaintzen da?
- 7 gaueko egonaldia Oloteko Faberllull egoitzan, mantenu erdian.
- Egoitzarako joan-etorriko bidaia.
- 350 €-ko ordainsaria.
Noiz egingo da egonaldia?
2022ko apirilaren 1etik 8ra.
Non egingo da egonaldia?
Oloteko Faberllull egoitzan. Erakundeak bertara iristeko behar diren garraiobideak jarriko ditu.
Nork aurkez dezake hautagaitza?
- Katalan, galiziera eta euskarako poesia itzultzaileek, gutxienez hizkuntza horietako batera itzultzen dutenek.
- Hautagaiek, gutxienez, liburu-formatuan edo literatura-aldizkari batean argitaratutako lan bat izan beharko dute itzulita. Ez dira kontuan hartuko autoedizioak.
Nola aurkeztu hautagaitza?
Hautagaitza aurkeztu nahi dutenek formularioa bete eta ondorengo dokumentazioa (pdf formatuan) bidali beharko dute azaroaren 15a baino lehen.
- Hautagaitzarako motibazio gutuna. Galegoz, katalanez edo euskaraz idatzita, ibilbide profesionalaren laburpena eta parte hartzeko arrazoiak adierazi beharko ditu.
- Argitalpenak jasoko dituen CVa. Itzultzaileak, poesiaz gain, beste literatura generoren bat ere itzuli ote duen adierazi beharko da.
- Landu nahi den proiektuaren deskribapen laburra.
Osatu gabeko hautagaitzak ez dira kontuan hartuko.
Zer eskatuko zaio hautagaiari?
- Prestasun osoa egonaldiaren egun guztietan.
- Aurkeztutako proiektuarekiko konpromisoa eta programako jardueretan parte hartzea.
- Egonaldian egindako lana entregatzea eta hedapenerako eskubide ez-esklusiboak antolatzaileei lagatzea.
- Literatur jaialdi batean parte hartzeko prestasuna, egonaldia amaitu ondoren, 2022. urtean zehar.
Nola egingo da hautaketa?
Aurkeztutako dokumentazioan oinarrituta, hautagaiak batzorde paritario batek ebaluatuko ditu. Batzorde horretan hiru erakunde antolatzaileen ordezkari bana egongo da, bai eta hiru lurraldeetako itzultzaileen elkarteen ordezkari bana ere.
Itzulpen norabide bakoitzeko gehienez bi hautagai aukeratuko dira.
Emaitzak jakinaraztea
Emaitzak 2021eko abenduaren 15etik aurrera jakinaraziko dira. Banan-banan jakinaraziko zaie hautatutako pertsonei, eta, ondoren, proiektuen zerrenda argitaratuko da FaberLlullen, Institut Ramon Llullen, Etxepare Euskal Institutuaren eta Consello da Cultura Galegaren webguneetan.
Eskaera asko jasoz gero, antolakuntzak erabakitzeko epea luzatzeko aukera izango du.