"Poetes itinerants" errezitaldia Bartzelonan, Rikardo Arregi, Iñigo Astiz eta Itxaro Borda poetekin
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutua eta Institut Ramon Llull erakunde kulturalen elkarlanari esker, poeta euskaldun eta katalanak elkarrekin ariko dira maitzaren 28an Bartzelonan, Llull Institutuko egoitzan arratsaldeko 18:00etan burutuko den emanaldi elebidunean. Rikardo Arregi, Iñigo Astiz eta Itxaro Borda izango dire euskal olerkigintzaren ordezkariak eta Mireia Calafell, Jordi Juliá eta Jordi Llavina Kataluniakoak.
Haiekin batera izango dira Àlex Susanna Ramón Llull Institutuko zuendaria, Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria eta Mari Jose Olaziregi Etxepareko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria.
Egitasmo honek bueltako bidaia ere izango du: udazken partean poeta euskaldunek eta katalanek beste saio bat eskainiko dute Euskal Herrian, hain zuzen ere Donostiako Tabakalera gunean.
www.basqueliterature.com guneko irudian, Rikardo Arregi