"Pomes perdudes. Antologia de narrativa basca moderna" liburua aurkeztuko da ostegunean Bartzelonan

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-09-30

"Pomes perdudes. Antologia de narrativa basca moderna" liburua ostegun honetan, urriaren 2an, aurkeztuko da Bartzelonako UBn (Universitat de Barcelona) eta UABn (Universitat Autònoma de Barcelona). Liburuan, euskal ikasle ezberdinek idatzitako ipuinak aurki ditzakegu, guztiak ere aurretik katalanez argitaratu gabekoak. Tigre de Paper argitaletxearen eskutik dator.

Horrela antolatu dira aurkezpenak: Goizeko 10:00etan UBn, Sala de Professors de la Facultat de Filologia-n eta 13:00etan UABn , Sala d´actes de la Facultat de Lletres-en. Bietan ere Xabier Montoia eta Xabier Mendiguren izango dira eta moderatzaile lanetan Aritz Galarraga, Etxepare Euskal Institutuko irakurlea arituko da.

Liburuan Txomin Peillen, Jon Mirande, Joseba Sarrionandia, Patxi Zubizarreta, Eider Rodriguez, Karmele Jaio, Koldo Izagirre, Harkaitz Cano, Uxue Apaolaza, Xabier Montoia, Katixa Agirre eta Iban Zalduaren ipuin bana irakur daiteke. Daniel Escribanok egin du ipuinen aukeraketa eta itzulpena, eta Xabier Mendiguren Elizegirena da hitzaurrea.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu