Nexgraff, horma-irudigilea

Euskara. Kultura. Mundura.

2024-01-30

Nextor Otaño ´Nexgraff´ munduko muralgilerik onenetarikoa bilakatu da urte gutxian. 20 urte ditu eta gaztea izan arren, ibilbide artistiko luzea dauka, nerabea zenetik aritu izan da aitarekin aldamioan edo garabian igota horma irudi handiak egiten. Bere lanek munduko kritikaren onespena jaso dute azken urteetan eta haren lanetako bi munduko ehun onenen artean daude.

"Plangintza baloratzen dudan arren, beti uzten diot lekua sormen espontaneoari, jakinda azken emaitzaren edertasun guztiak bizia hartzen duela hormetan"

NEXgraff: arte urbanoaren promesa gaztea

Nextor Otaño (Pasaia, 2003) muralgile gaztea hamahiru urterekin hasi zen grafitiaren munduan lehen urratsak ematen. Furgoneta batean egindako sinadura batek bultzatu zuen praktika artistiko horrekiko grina, eta haren familiak bere trebetasuna indartzea erabaki zuen: marrazketa. Gaur egun, 20 urterekin, Euskal Herrian arreta handiena duen horma- irudigilea da, eta nazioarteko jauzia egitea du amets.

 

2016an urrats txikiak ematen hasi zen muralgintzan. Laster formakuntza jasotzen hasi zen  eta bere teknika perfekzionatu zuen, benetan erakargarriak eta errealistak diren lanak egiteko aukera eman diona. Gaur egun, adierazpen-forma horretan proposamen berriak bilatzen jarraitzen du.

Bere aita Aitor Otañorekin batera Nexgraff osatzen du, artista gisa garatu eta nazioartean zabaltzeko helburua duen arte urbano proiektua.

NEXgraff: La joven promesa del arte urbano

Horma-irudiak: hip-hopetik inpresionismora

Nexgraffek koloreekin jolasten du eta erretratuekin konposizio irudimentsuak eraikitzen ditu. Bere hastapenetan rap kulturarekin lotutako erretratuak margotzen zituen, Tupac-ena, Shakurena, Eminemena, Hard GZ-rena eta Wiz Khalifarena, besteak beste. Euskal Herriko pertsonaia batzuk ere hartu izan ditu margogai: Joxan Artze, Mikel Laboa eta Berri Txarrak taldea, esaterako. Hasieran espraia erabiltzen zuen eta detailea biltzen zuen bere lanetan. Egun, pintura akrilikoa erabiltzen du eta teknika, testura eta forma inpresionistago eta piktorikoagoen miaketan dago murgilduta.

Murals: from hip-hop to impressionism

Hasieran, dagoeneko sortuta zeuden irudietan oinarritzen zen muralak egiteko. Bere estiloa eta teknikak heldu egin dira, eta lan originalak sortzen ditu gaur egun. Lan horietan, bere argazkiek, tresnek eta diseinu digitalek funtsezko eginkizuna betetzen dute azken diseinua lortzeko prozesuan.

Hormetan egindako aire zabaleko mural erraldoiei eta sare sozialei esker zabaldu da haren izena lau haizeetara. Jaso zituen lehenengo enkarguak partikularrenak izan ziren, batez ere, etxeetan edo dendetako pertsianetan muralak egiteko lanak egin zituen. Bere obra ezagunagoa egin zenean, udalentzat eta beste erakunde batzuentzat enkarguak egiten hasi zen, proiektu handiagoak egiteko aukera eman ziotenak. Gaur egun, nazioarteko saltoa egitean dago fokatuta.

2023ko munduko grafitirik onena

2020az geroztik, Nextor Otañok maila handiko lehiaketetan bere talentua erakusten du. Espainiako Grafitiko Liga Nazionalaren azken edizioetan, top 5ean egon da: 2020an lehenbiziko, 2021an laugarren postuan, eta 2022 eta 2023an bigarren.

2021eko Ligan, 24 orduz horma-irudi bat margotu zuen zuzenean Pasaia Lizeoko frontoian eta lan horrekin, Grafiti Battles mailako txapelduna izan zen.

Nexgraff 2023ko munduko 50 grafiti onenen zerrendan lehiatuko da Street Art Cities lehiaketan Ibarran eta Baionan egindako lanekin. 2022an bere ‘Allegory of music’  lana 10 onenen artean kokatzea lortu zuen.

Street Art Cities txapelketan 2023am Nexgraffek egindako bi lan lehiatuko dira. Batetik, ‘Granddaughter and grandmother in a garden in Ibarra’ (Ibarra, Gipuzkoa), nekazaritzaren eta kultur tradizioen transmisioaren gaia jorratzen duena.

Bestetik, ‘A sheep in the arms, a chicken on the head, and a Tuareg?, ikusle bakoitzak irudien konposizioari buruzko interpretazio propioa egitera gonbidatzen duena (Baiona, Lapurdi). Azken lan honetan autorearen autoerretratua ikus daiteke.

Lehiaketa honek urtero sortutako ehunka mural berri aztertzen ditu, eta adituen epaimahai batek eta norgehiagokaren komunitateak aukeratzen dituzte onenak.  

Sartu Basqueculture.eus webgunean eta inspira zaitez gure kultura eta gizartearen inguruko artikulu eta istorioekin.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu