"Pulgarcito", Almagroko Haurren Antzerki lehiaketa Barrokoan garaile

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-07-18

Iñaki Rikarteren Pulgarcito antzezlanak, Teatro Paraiso konpainia euskaldunak ekoiztua, Almagroko  Haur Antzerki Barroko Lehiaketa irabazi du. Ikuskizunak, Almagroko  Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren baitan antolatzen den lehiaketa honen hirugarren edizioko aitorpena lortu du. Epaimahaia haur zein helduen iritzia hartu du kontuan irabazlea hautatzeko.

Pulgarcito, diru eskasiagatik gurasoek basoan utzitako haurrei buruzko ipuina da; protagonista bere anai-arrebetaz arduratu beharko du. Abandonuarena da gehien jorratzen den gaia, aita eta semearen arteko harremanean gorpuzten dena. Lotura horri esker antzezlana familia osoari zuzenduta dago.

Tomás Fernandez eta Ramon Monje dira obrako aktoreak eta Iñaki Salvador musikari euskaldunak jarri dio musika. Saria irabazteari esker, lanaren emanaldi berri bat burutuko da larunbat eta igandean (utzailaren 19 eta 20an) Udal Antzokian.

Argazkia: teatroparaiso.com

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu