Rikardo Arregi idazleak Munduko Poesiaren Atenasko jaialdian hartu zuen parte

2015/10/05

Euskara. Kultura. Mundura.

Irailaren 21-26 bitartean, Munduko Poesiaren Atenasko Jaialdia burutu zen Atenas hirian (Grezia). Rikardo Arregi idazle euskalduna bertan izan zen, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin,  eta bi errezitalditan hartu zuen parte, Akropoliaren Museoan bata eta Megaron Athens aretoan bestea.

Bigarren edizioa izan zuen jaialdiak, eta 5 egunetan zehar, Greziako hiriburua nazioarteko olerkigintzaren parada bilakatu zen. Irakurketak eta musikaz lagundutako errezitaldiak egon dira hiri osoko lekuetan zehar, eta 22 herrialde ezberdinetako 69 autore entzutetsu batu dituzte olerkigintzaren beharra aldarrikatzen duen jaialdian; horien artean Rikardo Arregi euskalduna egon da. 

Poets Circle erakundeak sortutako ekimena da jaialdia, Athens Concert Hall, Benaki Museum  eta Attica regioko beste hainbat erakunde kulturalekin batera elkarlanean antolatutakoa. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu