Sami herriko ´Non Fiction Sami Writers´ elkarteko kideek Etxepare Euskal Institutua ezagutu zuten

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-06-13

Sami herriko Non Fiction Sami Writers elkarteko 28 kide Donostian izan ziren joan den astean, eta euskararekin lotutako proiektuak ezagutu zituzten bost eguneko egonaldian; besteak beste, Etxepare Euskal Institutua, Donostia 2016 eta Garabide ezagutu zituzten.

Ekainaren 3an, Etxepare Euskal Institutuko Tabakalerako egoitza bisitatu zuten eta Aizpea Goenaga zuzendariarekin luze jarduteko aukera izan zuten. Erakundearen helburuen eta ekintzen berri jasotzeaz gain, hizkuntza guztien eskubideak bermatzearen inguruko gaiak eta kezkak izan zituzten hizpide.  

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu