Santiago de Compostela txalapartaren erritmora, Womex azokaren irekiera ekitaldian
Euskara. Kultura. Mundura.
WOMEX azokaren irekiera ekitaldia gainezka zegoen atzo Santiago de Compostelan. Pertsona kopuru handia geratu zen ekimenera sartu ezinik, Galiziako kapitala mundu osoko musikako ordezkari, musikari eta profesionalez beteta baitzegoen. Bertan: kitarrak, gaitak, zanfonak, pandereitak….eta nola ez, Oreka TXren txalaparta doinuak.
Sekulako arrakasta izan zuen Xosé Manuel Budiño gaita joleak gidatutako festak. Santiago Bidean oinarritutako ikuskizun eta ibilbide musikala antolatu zuen- “Compostela, the roots-the way”- artista ezberdinak lagun: Mercedes Peón, Germán Lopez, António Zambujo fado abeslaria, Jorge Pardo, Germán Díaz, eta, jakina, Oreka TX txalapartariak euskal musikaren izenean.
Kontzertu honen bidez hasi zen urriaren 26ra bitartean luzatuko den munduko musiken topaketa profesionala eta txalo zaparrada handi batez agurtu zuen ikuslegoak inaugurazioa. Oreka TX taldeaz gain, Korrontzi eta DJ Makala taldeen kontzertuak ere eskainiko dira bertan. Bestalde, Euskal Herriko enpresa batzuk Euskadiko Sonuak stand-a izango dute eskuragarri. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Departamentuak sustatutako programa da Euskadiko Soinuak, musika sektoreko elkarte ezberdinekin lankidetzan; Etxepare Euskal Institutuaren partaidetza ere badu, kanpoko zabalkundeari dagokionez.

Argazkia: Xoán A. Soler