Showcase Scotland: euskal kultura mundura hurbiltzen Glasgow hiritik

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-01-27

Eskoziar sorkuntza kulturala sustatzea eta zabaltzea xede duen Creative Scotland erakundeak gonbidatuta, Etxepare Euskal Institutuko ordezkaritza bat Glasgowen izan zen pasa den astean, Celtic Connections jaialdiaren anparoan antolatzen duten Showcase Scotland nazioarteko kulturen topagunean parte hartzeko.

Izenak adierazten duen legez, jaialdi entzutetsu honek –bere gisako Europako rresuma Batuko handiena eta Europako bigarrena- loturak ditu helburu, eta lan handia egiten du urtero kultura ezberdinak biltzen eta elkarlanerako bide berriak sustatzen.  Nazioarte mailako erakunde, eragile eta sortzaileak Showcase Scotland programa zehatzaren inguruan batzen dira, eta aurten Etxepare Euskal Institutua bertan euskal kultura sekula ordezkatu duen lehen erakundea bilakatu da.

Topagune profesional honek entzuleria berriak bilatzen ditu artista ezagunentzat, eta aurretik ere interesa duten entzuleei artista berriak eskaintzen dizkie, nazioarte mailan. Euskal institutua buru-belarri aritu da gainontzeko herrialdeetako instituzioekin eta agenteekin harremanetan, sare eta zirkuitu berrietan txertatzeko xedearekin. Ondorioz hainbat mugaz haraindiko egitasmo berrietan lanean hasita dago  honezkero, jaialdi eta programatzaile ezberdinei proposamenak eginez, bai eta eragile ezberdinek sustatutako Atlantikoko europar kulturen zabalkunderako proiektu berritzaile batean. Horrez gain, lanerako bide sendo bat zabaldu du Creative Scotland-ekin, aurrerantzean ere elkarrekin aritzeko konpromisoa hartuta.

(...)

Bestalde, Edinburgoko Fringe jaialdiko arduradunek ere harrera egin zioten Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari, euskal sortzaileek  eta produkzioek bertan duten presentzia areagotzeko bideak elkarrekin aztertzeko.

Lehen irudian: Aizpea Goenaga Brian Ó hEadrha Bòrd na Gàidhlig eta Creative Scotland-eko Gaeliar Arte eta Kulturako arduradunarekin, Laura MacKenzie-Stuart Creative Scotland-eko Proiektu zuzendariarekin,  eta Fer Isella MICA eta MICSUR azoketako arduradunarekin.

Gainontzeko argazkitan, Showcase Scotlandeko laneko bilerak, topaketak eta azoka

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.