Sigma Project saxofoi laukotea biran egon da Mexikon eta Chilen

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-11-14

Sigma Projectek, soinu ikerkuntzan eta egungo artistekin elkarlanean espezializatutako taldeak, bira txikia burutu du Hegoamerikatik;  Ramon Lazkano, Gabriel Erkoreka eta Iñaki Estradaren musika zabaldu dute bira honetan, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz.

Azaroaren 10ean tailer-konferentzia eskaini zuten Arte Ederretako Fakultateko Musika Institutuan, Santiago de Chileko Universidad Católica-n. Hilaren 11an, berriz, kontzertua eman zuten leku berean, XXIV Festival de Música Contemporánea UC jaialdiaren barruan.

Jarraian, Mexiko DFra hegin zuten hegan, El Colegio Nacionalek gonbidatuak, “ORDEN vs CAOS” kontzertua eskaintzera. Ramon Lazkano donostiarraren musika aurkeztu zuten bertan,  Iannis Xenakis eta Javier Torres-Maldonado bezalako musikari bikainak lagun.

Andrés Gomis, Josetxo Silguero, Ángel  Soria eta Miguel Ángel Lorente saxofoi-joleak dira Sigma Projecteko kideak, 2007tik ganbera-musikari ikuspuntu ezberdina ematen dioten eta egungo musika garaikidea aztergai duten musikari ezagunak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.