Simone Bangonik irabazi du "Aurten, Euskara bai!" lehiaketa. Zorionak!

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-06-04

"Aurten, Euskara bai!"  lehiaketako irabazlea Simone Bangoni izan da; zorionak! Bere idazlan landuari esker Zornotzako Barnetegian egonaldia egiteko aukera izango du udako txandan.

Etxepare Euskal Institutuak eta Aurten Bai Fundazioak “Aurten, Euskara bai!” lehiaketa jarri dute abian berriro ere. Lehiaketa mundu osoko euskara ikasleei dago zuzenduta, eta ikasleek euren egunerokotasuna eta euskal hizkuntzarekin duten harremana izan dituzte hizpide parte hartzeko bidalitako idazlanetan.

Hona hemen irabazlearen idazlana:

Dilista hilaren ametsa

Dilista txiki bat plateretik erori da .

Aitak, platera hartu du beste dilistak lapikoan erortzen diren bitartean.

Dilista txikiak bere inguruan begiratzen du: adarrik gabeko sekuoiak ikusten ditu, enborrak oso leunak dira, politak eta bitxiak, zuhaitzen gainean mundu txikiak daude. Bere aurrean lur arrosaz egindako brontosauro bat jauzika ari da, ibiltzen ari da, dantzatzen ari da; bat batean, dinosauroak burua altxatzen du, hanken artean dilista handia irteten da; kolore asko dauka, berdea, morea, zuria. Dilista erraldoiaren barruan sekuoiak eta mundu txikiak bira eta bira ari dira, gero eta handiagoak dira.

 TraRraK!!

- Galdu duzu! Galdu duzuuu!.

- Ez da egia! Dilista honen errua izan da, puxtarria gelditu du!.

-Irabazi dut! Irabazi dut!.

-Mikel, gezurti hutsa zara!.

Xantik, Mikelen anaiak, dilista hartzen du eta Mikelen kontra jaurtitzen du. Dilistak hegan egiten du eta Mikelen ileen artean sartzen da: itsaso beltza, olatuak altuak baina lasaiak dira, zerua zuria da.

Mikel etxetik ateratzen da korrika.

Zerua olatu urdina bezala iristen da. Inguruan etxeak daude: buru gorridun eta gorputz zuridun jaurtigaiak soka beltzaren gainean irristatzen.

Mikelek korrika egiten du, belar bustiaren gainean korrika, dilistak heriotzaren lurrina usaintzen du. Mikel zuhaitz baten azpian dago orain, astigar zuri bat da, gora begiratzen du eta igotzen hasten da. Hostoak: umeen esku berdeen artean izar urdinak lehertzen dira. Mikel adar batean etzan egiten da, atseden hartzen ari da, haizearen zarata entzuten.

-Mikel! Mikel! jaitsi, futbola jokatuko dugu!.

-Bai! Bai! Banator!

(...)

Haurren aurpegiak: zulodun plater zikinak, sei edo zazpi zulo, oso bitxiak dira, barrualdetik haize bat ateratzen da, haize indartsua baina lasaia.

-Pilota hau berria da?.

-Bai, trikuari pilota zaharra itsatsi diogu!.

Plater handiak azkar mugitzen dira, belar-meteoroak bira ari dira; bat batean planeta handi eta zuri bat, olatu beltzetatik hurbil pasatzen da. Segundo batean ez dago zerurik.

Umeek korrika eta korrika egiten dute, meteoroak bira eta bira ari dira eta haizeak putz egiten du. Bi ordu eta gero umeak nekatuta daude, belarraren gainean etzan egin dira. Tximeleta bat zerura igotzen da, dilistak ikusten du,  begiekin jarraitzen du.

Zeruan dilista argitsua dago, txikia eta zuri-zuria. Dilistak pentsatzen du:

“Beste dilista bat dago, zer argitsua, oso bakarrik dago, besarkada behar du”.

-Mikel! Mikel! Bazkaltzeko ordua da, etxera itzuli behar gara!.

-Bai..Baiii......

-Agur, agur,bihar arte!.
Mikel etxera doa, jangelara korrika,  eseri egiten da.

-Zer dago bazkaltzeko?.

-Dilistak saltxitxekin!-

Umeak ez du goserik, platera begiratzen du eta burua ukitzen du;

dilista platerera erortzen da.

Bero handia,

dena da oso beltza

TraRRaK

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu