"Sitio distinto" dokumentala aurkeztuko dute Hungaria eta Txekiar Errepublikako irakurletzetan
Euskara. Kultura. Mundura.
Szeged, Budapest (Hungaria) eta Brnoko (Txekiar Errepublika) euskal ikasketen irakurletzetan arreta berezia eskaini zaie Euskal Herria osatu duten migrazio prozesuei eta hortik eratorritako aniztasun kultural eta linguistikoari. Gai hau jorratzen duen “Sitio distinto” dokumentala plazaratu berri da, Davide Cabaleiroren zuzendaritzapean, EITBren babesarekin. Galiziako herriak Euskal Herrira bizitako migrazioa eta horren ondorioak erakusten ditu lanak. Dokumental hau hiru irakurletzetan aurkeztuko da datozen asteotan.

Hungariako irakurle Oxel Uribetxeberriak eta Txekiar Errepublikako Asier Amezagak elkarlanean antolatutako ekintza da, irakurletzen arteko harremanak estutzeko asmoz. Horretarako, proiekzioak tokian tokiko jardueretan txertatuko dira: maiatzaren 3an Brnon ikusiko dute filma, hilaren 7an Budapesten, eta maiatzaren 8an Szegeden , “Cinema Paradiso” zikloaren baitan.
Dokumental honen emanaldiarekin Galizia eta Euskal Herriaren arteko harremana ezagutzera eman nahi da, esparru horietan lanean diharduten ikasleen arteko sinergia bultzatuz, tokian tokiko euskal ikasketak sendotzeari begira.