´Small is Biútiful´ ikus-entzunezko topaketan parte hartzeko izena-ematea zabalik
Euskara. Kultura. Mundura.
Ekainaren 29 ospatuko da Parisen Small is Biútiful topaketa profesionalaren hamaikagarren edizioa ekainaren 20-26 bitartean egingo den Different 11! L´autre cinéma espangol jaialdiaren baitan. Topaketaren helburua Ile-de-France eskualdeko (Paris hiriburu duen eskualdea) ikus-entzunezko profesionalei estatu espainiarreko enpresen proiektuak aurkeztea da, proiektuok elkarlanean gauzatu ahal izateko.
Ekainaren 29 ospatuko da Parisen Small is Biútiful topaketa profesionalaren hamaikagarren edizioa ekainaren 29-26 bitartean egingo den Different 11! L´autre cinéma espangol jaialdiaren baitan. Topaketaren helburua Ile-de-France eskualdeko (Paris hiriburu duen eskualdea) ikus-entzunezko profesionalei estatu espainiarreko enpresen proiektuak aurkeztea da, proiektuok elkarlanean gauzatu ahal izateko.
Comission du Film d’Ile-de-France eta Espagnolas en Paris elkarteak antolatzen duten topaketa honek ekoizpen independeenteak eta autore-zinema sustatzea ditu jomuga 2011 urtetik. Lehenago ere beste hainbat arlo izan ditu ardatz: Kataluniako zinema (2008), genero zinema (2009) edota beste herrialde batzuetan garatuko diren Madrilko eskualdeko proiektuak (2010).
Parte hartu nahi duten ekoizpen etxeek posta elektronikoz jarri beharko dute harremanetan Espagnolas en Paris elkartearekin (gnolas@free.fr) eta izen emateko inprimakia bete. Proiektuak jasotzeko epea maiatzaren 29an amaitzen da.
Topaketa honen bultzatzaile dira Espagnolas en París, Commission du Film d’Ile-de-France, Etxepare Euskal Institutua, Variety aldizkaria, Marché du Film del Festival de Cannes, Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales (ICAA), Catalan Films & TV, Axencia Galega das Industrias Culturais (AGADIC), Unidad audiovisual Valenciana de CulturArts-IVAC eta Canary Islands Connection.
EGUNERAKETA: proiektuak jasotzeko epea 4ra arte luzatu da.