"Small is Biútiful" topaketara proiektuak aurkezteko epea zabaldu da

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-05-12

Zazpigarren  aldiz, Ekainaren 24ean “Small is Biútiful” ikus entzunezko profesionalen topaketa burutuko da Parisen, “Different 7! L’autre cinéma espagnol” zinemaldiaren testuinguruan (Ekainak 18-24). Bertara lanak aurkezteko epea ostiral honetan, maiatzaren 23an itxiko da.

Topaketa honek estatuko produkzioak Ile-de-France eskualdeko profesionalekin harremanetan jartzea du helburu, proiektuok elkarlanean aurrera eraman ahal izateko.

Antolatzaileak Commission du Film d’Ile-de-France eta Espagnolas en París erakundea dira, Variety aldizkariaren eta Marché du Film del Festival de Cannesen laguntzarekin. Topaketaren babesle dira Etxepare Euskal Institutua, Institut Català de les Empreses Culturals (ICEC) eta Catalan Films & TV/PROA, Axencia Galega das Industrias Culturais (AGADIC), Unidad audiovisual Valenciana de CulturArts-IVAC eta Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales (ICAA).

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu