´SOKA: Euskal Dantzaren Urratsetan´ erakusketa Lons-en

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-06-15

Euskal dantzari buruzko SOKA multimedia erakusketa Lons (Biarno) herriko Mediatekan egongo da datorren Azaroaren 8tik aurrera. Euskal Herritik kanpo lehen aldiz ikusi ahal izango da erakusketa hau.

Euskal Kultur Erakundeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostia 2016ren laguntzaz ekoitzitako erakusketa hau, lau hizkuntzetan dagoena (euskaraz, frantsesez, gazteleraz eta ingelesez), Euskal Herritik kanpo ere ikusgai egongo da hainbat lekutan datozen hilabeteotan, Etxepare Institutuak, EKEk eta Euroeskualdeak sustatutako Aquitaine.eus programaren babesari esker.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu