Solasaldi musikatua Iban Zalduaren Biodiscografías aurkezteko
Euskara. Kultura. Mundura.
Iban Zaldua idazleak Biodiscografías liburua aurkeztuko du gaur Donostian, 18:30etan. Elkar aretoan eskainiko duen aurkezpen honetan, Giorgio Bassmatti musikaria eta Jesús María Cormán margolari-poeta izango ditu lagun. Liburuko soinu banda osatzen duten abestiek lagunduta hitz egingo dute Biodiscografías lanari buruz.
Kontakizun literario egiazkoak eta fikziozkoak nahasten dituen lana izateaz gain, poparen eta rockaren historiako disko zoragarrien zerrenda ere osatzen da liburu honetan, eta beraz, gomendio musikal bikaina ere bada liburua. Egileak musikaz duen ezagutza apartaren adierazle ere bada.
Iban Zaldua idazle donostiarra da. Lan honetan, poparen historiako 39 album aukeratu ditu eta haiek entzuten diren bitartean gertatutakoak kontakizun bihurtu ditu. Duela lau urte argitaratu zuen Erein argitaletxeak euskazko liburua, eta Etxepare Euskal Institutuaren babesaz itzulitako gaztelaniazko bertsioa argitaratu berri du Páginas de Espuma-k.