Sorkuntza egonaldia Residencia Literaria 1863n (2025)

Sorkuntza egonaldia Residencia Literaria 1863n (2025) Irekita

Etxepare Euskal Institutuak, Residencia Literaria 1863 egoitzarekin elkarlanean, deialdia zabaldu du 2025eko azaroan euskal idazle batek A Coruñan hilabeteko egonaldia egiteko.

Egonaldiaren helburua euskarazko literatura-sorkuntza sustatzea eta bultzatzea da, baldintza egokietan eta bide batez kultura-bizitza aberatsa duen A Coruñako testuinguruan murgiltzea. Euskal idazle batek bere sormenezko idazketa-proiektuari arreta osoz hel diezaion, testuinguru egoki bat eskaintzea du xede deialdi honek.

Deialdian parte hartzeko ezinbestekoa izango da 18 urtetik gora izatea eta gutxienez edozein genero literarioko euskarazko liburu bat argitaratu izana.

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2025/07/01 - 2025/08/31
  • Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua | Residencia Literaria 1863
  • Zuzkidura: 1.500€
  • Kontaktua: Kizkitza Galartza Arregi | k-galartza@etxepare.eus | +34 943 023 409

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu