Sunny Side of the Doc: Basque. Audiovisual.

Euskara. Kultura. Mundura.

Sunny Side of the Doc: Basque. Audiovisual.
  • 20
    Eka 2022
    23
    Eka 2022
    Arroxela

Zazpi euskal ekoiztetxek hartuko dute parte ekainaren 20tik 23ra Arroxelan (Frantzia) egingo den Sunny Side of the Doc jaialdian. Lan dokumentalei buruzko merkatu nagusietako bat da eta urtero 60 herrialdetako 2.000 profesional baino gehiago biltzen ditu.

Aurten ere euskal profesionalek parte hartuko dute, hainbat helbururekin. Ohikoa denez, Basque. Audiovisual. Sunny Side of the Doc jaialdian izango da berriro ere, euskal zinemaren azken nobedadeak eta gure lurraldean dauden zerga-pizgarriak ezagutzera emateko. Aurrekoetan bezala, interesa duten profesionalek lan guztiak ezagutu ahal izango dituzte topaketarako berariaz sortutako online katalogoan. Era berean, markak jaialdia inauguratuko den astelehenean bertan bi ekitaldi garrantzitsutan parte hartuko du. Batetik, networking jardunaldi batean, ‘Luncheon: Meet the Italian & Spanish Delegations’ izenburupean, eta, bestetik, ’Spanish Rendez-vous: Meet our Docs’ saioan. Azken jarduera honetan, Mar Izquierdok, Zineuskadiko koordinatzaileak, aurkezpen bat egingo du eta jaialdian izango diren euskal lanei buruzko informazioa emango du.

Bertan izango diren zazpi euskal ekoizleak hauek dira: Doxa Producciones (‘Cabeza y corazón’ eta ‘Itoiz_Udako Sesioak’), EsRec (‘Testigos invisibles’), Lacørte Films (‘Matxitxako. Apuntes sobre la marina de guerra auxiliar de Euzkadi’ eta ‘La alternativa de Tristán’), Lumiere Produkzioak (‘Aztarnak’), Maluta Films (‘Ainarak’, ‘Apaiz kartzela’, ‘Hezurrak’ eta ‘Manolo Kabezabolo’), Sonora Estudios (‘Grito invisible’ eta ‘Viento’) eta TAUI Media (‘Carlota’ eta ‘Tito Nazare’).

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu