Sunny Side of the Doc: ondo egindako lanaren emaitzak

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-07-04

Euskal ekoizleak gogotsu izan dira lanean Sunny Side of the Doc dokumentalen nazioarteko azoka garrantzitsuan, Basque Audiovisual markapen, eta lanak bere emaitza izan du. Topagune honek 60 herrialdetako 2000tik gora profesional biltzen ditu eta hamaika euskal produktorek dokumentalak ezagutzera eman, kanpo merkatuetan sartu, finantzaketa lortu, lankidetzetarako bazkideak bilatu eta sektoreko joera berrienak ezagutzeko aukera izan dute.

Euskal ekoizleak gogotsu izan dira lanean Sunny Side of the Doc dokumentalen nazioarteko azoka garrantzitsuan, Basque Audiovisual markapen, eta lanak bere emaitza izan du. Topagune honek 60 herrialdetako 2000tik gora profesional biltzen ditu eta hamaika euskal produktorek dokumentalak ezagutzera eman, kanpo merkatuetan sartu, finantzaketa lortu, lankidetzetarako bazkideak bilatu eta sektoreko joera berrienak ezagutzeko aukera izan dute.

Produktore askorentzat lehen aldia izan da azokan: Marmoka Films, Sr y Sra, Bainet Zinema, Gastibeltza Filmak, Haruru Filmak... nahiz eta horrek ez duen desabantailarik eragin, izan ere, oso balorazio ona egin dute guztiek. Ekintza askotan parte hartzeko aukera izan dute eta kanpo merkatuari ateak zabaldu dizkiote. Esaterako, Marmoka Filmsek zortzi bat bilera egin ditu eta “Gallo” euskal surflari itsuaren inguruko dokumentalak arrakasta piztu du Australia eta Turkiako telebistetan. Bestalde, Bainet Zinemaren “Arzak since 1897” dokumentalak Frantzia eta Alemaniako banatzaileen artean interesa piztu du.

Mirokutana ekoiztetxeko Ander Iriarte ekoizle eta zuzendari oiartzuarrak kontatu digu aurtengo Zinemaldian estreinatuko duen “Bihar Dok Hamairu” dokumentalean interesa agertu diote Inglaterra, China eta Frantziako banatzaileek. Bestetik, Irusoin ekoiztetxearekin batera duen “The sound of crack” torturari buruzko dokumental proiekturako, Belgika, Chile, Irlanda, Polonia eta Frantzian koprodukzioan sartzeko bazkide potentzialak aurkitu dituzte. Ibaia, Media eta Etxepareren artean martxoan antolaturiko dokumentalak nazioartekotzeko prestakuntza saioa azoka prestatzeko oso baliogarri izan dela nabarmendu du.

Urtero joaten direnek ere positiboki baloratu dute azokan parte hartu izana. Sincro Produccionesek, adibidez, Kanadan banatzaile bat lortu du, eta baita beste mundu mailako banatzaile bat ere. Taui Mediak ere Frantziako Okzitaniako koproduktore batekin harremanak hasi ditu.

 Arena Comunicacióneko Itziar Garciak adierazi duenez hainbat urte daramatza azokara etortzen, eta aurtengoan, gainera, “Cholitas” boliviako emakume indigenen eta Akonkagua mendiaren arteko harremana lantzen duen dokumental proiektua Pitching saioan munduko dokumental erosle nagusien aurrean (ZDF, Arte, TVFrance, Canal +, NHK, TG4, BBC, …) aurkezteko aukeratua izan zen. Saioa oso arrakastatsua izan zen, eta ondoren izandako bileretan, Frantzia, Alemania, eta Irlanadako telebistak, besteak beste, proiektua aurrera ateratzeko hau finantzatzeko prest agertu dira.

Gastibeltza Filmak eta Sr y Sra produktoreek, aurretik egin beharreko lana ere azpimarratu dute. Hau da, azoka honek ematen duen aukera honi etekina ateratzeko merkatua ondo prestatu behar dela adierazi dute.

Hauek dira  Sunny Side of the Doc-era bertaratu diren ekoizpen etxeak: Altube FilmeakArena ComunicaciónBainet ZinemaGastibeltza FilmakHaruru FilmakIrusoinMarmoka FilmsMirokutanaSincro ProduccionSonora EstudiosSr y Sra eta Taui Media. Halaber, urtero Donostiako Zinemaldian Ibaiak (Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea) antolatzen duen Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa eta  Iparraldeko Kanaldude telebista ere egongo dira ordezkatuta.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu