Suns Europe 2022: Sara Zozaya + ‘Bestaldean’

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 30
    Eka 2022
    17
    Uzt 2022
    Udine / Romans d’Isonzo

Artea, fusioa, talentua, hizkuntza-aniztasuna, sormena. Hau guztia eta gehiago da Suns Europe. Hizkuntza gutxituetako arteen jaialdiak musika, zinema, antzerkia eta literatura eramango ditu Friulira.

Bere egitekoari jarraiki – "hizkuntzarako eskubidea, aniztasunerako eskubidea", hau da, "Europako hizkuntza gutxituetako ekoizpen artistiko garaikideak sustatzeko lan egitea, beste Europa bat eraikitzeko, aniztasunean elkartuta, eskubideetan, aniztasunean, errespetuan eta lankidetzan oinarrituta" –, aurten Udineko bihotzean egingo da jaialdiaren irekiera ekitaldia, ekainaren 30ean, eta uztailaren 15era bitarte luzatuko da udako programazioa.

Jaialdia ibiltaria izango da aurten ere, Friuliko zortzi udalerritan barrena (Artegna, Cormons, Fagagna, Mortegliano, Moruzzo, Pozzuolo del Friuli, Romans d ´Isonzo, Udine) eta hamaika ekitaldi burutuko dira (eta gehiago udazkenean). Nazioarteko artistarik ez da faltako uda honetan, Okzitania, Sardinia, Gales eta Euskal Herritik etorritako gonbidatuekin.

Hauek dira jaialdian arituko diren euskal artistak:

Liburu aurkezpena: ‘Bestaldean’, Jaione Dorai & Ernesto Prat
2022.07.13 / 18:00 / Libreria Tarantola, Udine

1960tik 2010era bitarte 2.500 euskal erbesteratu inguruk beren aberritik ihes egin behar izan zuten arren, haien historiak ezezagunak izan dira denbora luzez, baita euskal gizartearen zati handi baten artean ere. Izenik gabeko itzal bihurtzea beharrezkoa izan zen errepresioa saihesteko, baita bizirik irauteko ere. ´Bestaldean. Euskal iheslari politikoen bizipenak ´(Txalaparta, 2022), itzal horien atzean zer dagoen ulertzen saiatzen da. Elkarrizketen eta beste testigantza batzuen bidez, liburuak "beste aldera" egindako bidaia batera garamatza: erbesteratzearen edo klandestinitatearen, minaren eta elkartasunaren, askatasunean bizitzeko borrokaren eta azkenik aberrira itzultzeko ametsaren aldera.

Kontzertua: Sara Zozaya
2022.07.14 / 21:00 / Liburutegiko patioa, Romans d’Isonzo

Euskal musikaren galaxian, Donostiako kantautore gazte hau izar distiratsuenetako bat da. Nostalgia zaporeko balada intimo mordoa. Ahots perfektua dream-pop atmosferetan oinarritzen dena. Soinu magnetiko eta berritzailea duen banda originala: hauek dira Sara Zozaya Euskal Herriko artista berri oparoenetako bat egiten duten osagai nagusiak.

Kontzertua: Sara Zozaya + Cjançons dal Cormôr
2022.07.15 / 21:00 / Piazza Libertà

Sara Zozayaren emanaldiaz gain, generazio zahar eta berriko zortzi friulia musikarik Cormorreko borrokak omenduko dituzte folk-rock ikuskizun batean. 1950eko maiatzean eta hurrengo hilabeteetan, friuliko langabetu, langile eta nekazariek parte hartu zuten mobilizazio horiek alderantzizko grebaren adibide harrigarri bihurtu ziren, izan ere, parte-hartzaileek beren borondatez lan egin zuten lan faltaren aurka protesta egiteko.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu