Tabakalerak ekosistema kulturala osatuko duten erakundeak aurkeztu ditu

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-09-01

Donostia Zinemaldia, Etxepare Euskal Institutua, Zineuskadi, Euskadiko Filmategia, eta Kutxa Fundazioa izango dira Tabakalera eraikineko ekosistema kulturala osatuko duten erakundeak.

Donostiako tabako fabrika izandakoak ateak zabalduko ditu berriz datorren irailaren 11an, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro bilakaturik. 37.000m2.ko azalera duen eraikinak Tabakalera kultur proiektuaz gain, beste zenbait erakunde eta ekimen pribatu ere hartuko ditu, guztien artean ekosistema kultura deritzoguna osatuz.

Ekosistema bat harreman-espazio bat da eta pertsonentzako toki bizi baten orekari eustea bilatzen du.

Kasu honetan bere helburua komunitate sortzailea indartzea eta eragile eta hiritarren artean elkarlanerako eta harremanerako aukera guneak sortzea izango da. Modu honetan,  Tabakaleran garatuko diren proiektuen mapa konpentsatu bat definitu dugu, elkarren osagarri izango direnak eta, guztion artean lurraldearentzat anbizio handiko eta askotariko kultur praktikak eskainiko ditugu.

Eraikinaren irekiera modu mailakatuan egingo da. Lehenik, Tabakalera proiektu kultural beraren parte diren zenbait espazio irekiko dira eta udazkenean zehar, eraikinean elkar biziko diren gainontzeko proiektu eta ekimenak tokia hartzen joango dira.

TABAKALERA EKOSISTEMA KULTURAL GISA

  • ERAKUNDEAK

Tabakaleran, izen bereko kultur proiektuarekin batera, Etxepare Euskal Institutua, Euskadiko Filmategia, Zineuskadi, Donostia Zinemaldia eta Kutxa Fundazioa izango dira.

Elkar bizitza honek erakundeen arteko elkarlana eta aberastasuna ekarriko ditu.

Donostia Zinemaldiak bere bulegoak eta bere jardueraren zati bat Tabakalerara ekarriko ditu. Tabakalerako pantailan Zinemaldiko sail finko bat proposatuko du (irailaren 18 eta 26a artean) eta proiektu batzuetan elkarlana indartuko du, adibidez, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa (EIECINE, irailaren 22tik 25era gauzatuko dena Zinemaldiaren testuinguruan). Bestalde, Tabakalerak eta Donostia Zinemaldiak, DSS2016rekin batera, IKUSMIRA BERRIAK programaren egonaldiak jarri dituzte martxan, irailaren amaieran hasiko direnak.

Irailaren erdialdera, Euskadiko Filmategiak egoitza berria izango du Tabakaleran. Bertan, filmak edo ikusentzunezko lanak ikertzen, berreskuratzen, artxibatzen, mantentzen, zaharberritzen eta erakustaldiak egiten jarraituko du. Kokapen berriari esker, Filmategiak Tabakalerako zineman programaziorako pantaila finko bat edukiko du, horrela ikuspenerako oso garrantzizkoa izango den pausua emanez.

Filmategiaren eta Zinemaldiaren ondoan, ikus-entzunezkoen eskaintza osatuko du Tabakalerak.

Etxepare Euskal Institutua Eusko Jaurlaritzaren mendeko erakunde publiko bat da. Bere helburua euskara eta euskal kultura mundu osoan zabaltzea da, eta horretarako, arte-diziplina guztiak –literatura, antzerkia, dantza, zinema, musika, arte plastikoak, ikus-entzunezko arteak...– sustatzeko jarduerak eta programak bultzatzen ditu, nazioarteko erakunde eta elkarteekin elkarlanean. Tabakaleraren barruan egonda, euskal sorkuntza zabalduko du, joan-etorriko bidaia batean.

Kutxa Fundazioak urrian Kutxa kultur espazioa inauguratuko du, Gizarte ekintzaren kultura egoitza berria. Espazio honetan, egonaldien eta Kluba aretoaren bidez, musikaren eta modaren arloko kultur eragile berriei ikusgarritasuna emango die, kultur proiektuan presentzia handirik ez duten diszinplinei lekua eskainiz horrela. Kutxaren programa propioak gauzatzeko (Kutxa ikasgelak eta Class esaterako) eta goi mailako erakusketa proposamenak jasotzeko lekua ere izango da, 900m2 dituen erakusketa areto berrian
 
Azkenik, urte amaieran, Zineuskadiren bulegoak eraikin berrira lekualdatuko dira. Zineuskadi kultura ohiturak sustatuz, ikusentzuteko euskal sektorearen promoziorako plataforma publikoa da. Bertatik egitasmo hauek bultzatzen dira: Zinema euskaraz, Europa Creativa Desk Mediaren bulegoaren kudeaketa eta diru-laguntzak bai aretoei eta baita publizitate eta zinemaren promoziorako laguntzak ere.

2016 urte erabakiorra izango da Tabakalerarentzat, orduan ariko baitira eraikina eta proiektua beraien osotasunean lanean. Hiriarentzat ere urte berezia izango da oso, Donostiak bere kultur hiriburutza ospatuko baitu. Horrela, Tabakalera eta DSS2016EU ren artean, urteetan eman den elkarlana sendotuko da, egitasmo eta proiektuak aurrera eramateko.

Tabakalera kultura garaikidearen erreferente nabarmena izango da. Bai 2016an, baita 2017 urtetik aurrera ere.  Horregatik, DSS2016rentzat leku garrantzitsua izango da, bere ondarea uzteko eta bere izaera eta baloreei jarraipena emateko.

Bere egoitza Tabakaleraren eraikinean kokatu ez arren, DSS2016 ere elkarlanean aberastasuna sortuko duen ekosistema kultural honen parte izango da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu