Tadusak musika taldea World Music Charts Europe zerrendan sartu dute!

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-02-05

Tadusak musika talde euskalduna World Music Charts Europe zerrenda prestigiotsurako sailkatu dute. Europako zerrenda esanguratsuenetakoa hogeita bost  herrialde ezberdinetako 47 irrati espezialistek osatzen dute eta urteko ekoizpenen artean onenak hautatzen dituzte; 19. posturako, lehen diskoa kaleratu berri duen talde euskalduna hautatu du.

1991an abiatu zen World Music Charts Europe zerrenda osatzeko egitasmoa, 11 herrialdetako 11 irrati ekoizleren eskutik. Geroztik, bertako epaimahaiak osatzen duen zerrendak zeresan handia du. Prestigizko epaimahai hori herrialde ezberdinetako irratiko profesionalez osatua dago, musika arloan jarduten dutenak. Aurten talde euskalduna dago azken hilabetean argitaratutako 155 CDen hautatuen artean, 19. postuan: Tadusa.

Tadusak kolaborazio proiektu berria da, lehen diskoa kaleratu dute Bide luzea Ternuarat- eta pozez hartu dute berria. Miren Fernandez kantariak gidatutako proiektuak XVI. mendeko arrantzale eta itsas-gizonen istorioak kontatzen dituzten kantuak ditu oinarri.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.