Teatro Julio Mario Santo Domingo: Josu Elberdin
Euskara. Kultura. Mundura.
-
02Urr 2022Bogota
Urriaren 2an, kontzertu berezia egingo du Josu Elberdin abesbatza zuzendariak Teatro Julio Mario Santo Domingo antzokian, 17:00etan. ‘Euskal Herriarekin abesten’ izenburupean, Kolonbia osotik bertaratutako abesbatzetako Fundación Nacional Batuta-ko ehun kiderekin batera egingo du kontzertua.
Cúcuta, Pasto, Ibagué, Montería, Bogotá eta Jericó (Antioquia) hirietako haur, nerabe eta gazteek hartuko dute parte. Batuta programako parte hartzaileak denak, bertan landutako programa eskainiko dute. Josu Elberdin maisuaren zuzendaritzapean, errepertorio freskoa interpretatuko da, gazteen abesbatzen arloko konpositore garaikideen eta Kolonbiako musiken musikarekin.
Etxepare Euskal Institutuak Kolonbiako Teatro Mayor-ekin sinatutako akordioari esker, euskal leiho honek musika, antzerkia eta dantza emanaldiak eskaini ditu 2022an.