Telmo Esnal zinemagilearen ´Motxian! ¡Hablemos en euskera!´ lana, Durangoko zinemaldi mexikarrean
Euskara. Kultura. Mundura.
Telmo Esnal euskal zinemagilearen Motxian! ¡Hablemos en euskera! lanak zortzigarrenez egingo duten Durangoko zinemaldi mexikarrean hartuko du parte, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.
Euskarazko ikus-entzunezkoek, beraz, izango dute abagunea zinema jaialdi honetan, euskarazko zenbait lan aurkeztu baitituzte jada bertan. Esnal zuzendariak hitzaldi bat emango du eta azken lan horren aurkezpena egingo du maitzaren 21ean, Durangoko Victoria Antzokian, 16:00etan.
Jaialdi honen helburua da zuzendari berriak erakartzea, baita Estatu mailako zein Durangon ekoitzitako laburmetraiak ere.
Jaialdia gaur hasi eta maiatzaren 24ra arte iraungo badu ere, maiatzaren 10etik 15era bitartean, Durangoko Silvestre Revueltas zinema aretoan euskarazko hainbat ikus-entzunezko eskaini dituzte, tartean, Esnalek zuzendutako Urte berri on Amona! filma. Horrez gainera, Kimuak programako Deus et Machina (Koldo Almandoz, 2012), Hotzanak (Izibene Oñederra, 2013), Zela Trovke (Asier Altuna, 2013), Hubert La Blonen azken hegaldia (Koldo Almandoz, 2014), Soroa (Asier Altuna, 2014), Zarautzen erosi nuen (Aitor Arregi, 2014) eta I said I would never talk about politics (Aitor Oñederra, 2015) laburmetraiak ere bota dituzte.