Tempo de exilio: Joseba Sarrionaindiaren lehen poesia antologia galegoz

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-12-18

Tempo de exilio, galegoz sekula argitaratu den Joseba Sarrionandia euskal idazlearen lehen poesia  antologia aurkeztuko du gaur Vigon, Galizian, Kalandraka argitaletxeak, Tambo bilduman. Izuen gordelekuetan barrena (Bilboko Aurrezki Kutxa, 1981); Gartzelako poemak (Susa, 1992) eta Hnuy illa nyha majah yahoo (Elkar, 1995) liburuetako poema batzuk eta Ruper Ordorikak Memoriaren mapan(Elkar, 2006)diskoan kantatu zituen beste hainbat jaso ditu bildumak, itzulpengintzarako Etxepare Euskal Institutuaren diru-laguntza jaso duenak. Alén da fronteira  liburuan euskal poesia galegora bihurtzeagatik  2012. urteko Lois  Tobío saria eskurtatu zuen  Isaac Xubín izan da oraingoan ere itzultzailea.

Olerki hauek Sarrionaindiak 1985. urtean hasi zuen eta gaur egunera arte  iraun duen odisea islatzen dute: exilioan igarotako bizitza luze baten laburpena. Egileak urrutitik jarraituko du liburu berri honen gaurko aurkezpena, baina bere hitzak ozen entzun daitezke  Luís Rei Núñez Tambo bildumako arduradunak egin dion elkarrizketa honetan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu