"The Basque Ryukyu Bridge", euskal musikaren eta Japoniaren arteko zubia

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-06-09

John Potter musikan aditua Ingalaterran jaio zen, baina duela urte dezente Japonian bizi da. Bertan piztu zitzaion Okinawako musikarekiko zaletasuna. Baina badu beste pasio bat ere: euskal musikagintza. Bi alorrak batu nahian “The Basque Ryukyu Bridge” facebookeko orrialdea sortu du orain, “Power of Okinawa” blogaren jarraipen moduan.

Bertan euskal kultura musikalaren inguruko datuak biltzen ditu, ikus-entzunezko euskarriekin osatuak (bideoak, audioak, webgune interesgarriak…) ingelesez eta japonieraz. Gurearen eta Ryukyu irletako musikagintzaren arteko zubia eratzea du helburu. Irla horiek Japoniako artxipelagorik zabalena osatzen dute, eta Okinawa da bertako handiena.

John Potterren “Power of Okinawa” bloga  izen bereko liburuaren osagarria da. Duela hilabete eskas Euskal Herrira bidaia egin zuen, eta besteak beste, Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan izan zen informazioa elkarbanatzen eta kulturen arteko elkarkidetza bati hasiera emanaz.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu