Thessaloniki Book Fair: Leire Bilbao
Euskara. Kultura. Mundura.
-
17Mai 202418Mai 2024Thessaloniki
Euskal literaturak ordezkaritza izango du berriro ere Tesalonikako Liburu Azokan. Maiatzaren 16tik 19ra egingo da, Grezian. Azokaren 20. edizio honetan, Leire Bilbao idazleak hartuko du parte, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.
Azoka kulturala urtero ospatzen da greziar hiriko International Exhibition and Congress Center-en, eta egun herrialdeko egitasmorik ezagunenetarikoa da. Helburua bisitariei mundu mailako argitalpen garaikidearen berri ematea da.
Leire Bilbaok hainbat jardueretan hartuko du parte:
Maiatzak 17
- 00-16.00 | BABEL STAGE: ‘Τranslation as a cultural bridge between countries and cultures’ (Itzulpengintza, herrialdeen eta kulturen arteko kultura-zubia) mahainguruan parte hartuko du, Graziela Schneider Urso ikerlari eta itzultzailearekin, Amanda Michalopoulou idazlearekin eta Myrto Kalofolia itzultzailearekin batera.
Maiatzak 18
- 19:00 – 20:00 | BABEL STAGE: Leire Bilbaok ´Nepa ManeΣ´ liburua aurkeztuko du, Vakxikon Publications-ek argitaratutako ´Etxeko urak´ liburuaren grezierazko itzulpena. Ondoren, liburuak sinatuko ditu.
Azokaren ardatza argitalpen berrien aurkezpena, literatur trukea sustatzea eta liburuaren nazioarteko merkatuko adituen sareak sortzea da. Azokako ekitaldi aipagarrienen artean irakurketak eta eztabaida-txandak nabarmentzen dira, bisitariei gaurkotasuneko gaiei buruzko iritziak trukatzeko aukera ematen dutenak.