Topic-eko zuzendaria Brasilgo "Festival Internacional de Teatro para la Infencia" jaialdian oarte hartzen ari da egunotan

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-01-30

Topic-eko (Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa) zuzendaria, Idoya Otegui, Brasilgo Sao Vicente hirian dago egunotan Festival Internacional de Teatro para la Infancia jaialdian parte hartzen, gonbidatu moduan. Urtarrilaren 23tik otsailaren 1era luzatuko da txotxogilogintzaren inguruko jaialdia.

Lehen aldia da zuzendariarentzat jaialdi gazte baina entzutetsu honetan. Bertan, antzerkia eta haurtzaroaren inguruko mahai-inguru batean parte hartu zuen hilaren 28an beste hainbat parte hartzailerekin, hala nola: Rodrigo Eloi – SESCko antzerki zuzendaria-, Amauri Alves – Sao Vicenteko Kultura Zinegotzia eta jaialdiko zuzendaria-, eta Lisboako Txotxongiño Museoko Zuzendari María José Machado. Mahai-inguruan parte hartzeaz gain, zuzendariak Topic aurkeztuko du hilaren 30ean.

Era berean, urteko hondartza- antzerkiko ikuskizun handienera ere joan da Otegui: San Vicenteko Bilaren jaiotzaren eszenifikazioa. 33. edizioa du honek jada, eta aurtengoan txotxongilo erraldoiekin burutu da. “Gai honen inguruak hitz egin zidatenean, eta aurtengo protagonistak txotxongiloak izango zirela jakitean ez nuen zalantzarik izan. Gainera sorpresa atsegina hartu nuen ikusteaz gain parte hartzean ere. Oso kontu bitxia izan zen, eta 2000 pertsonatik gora zegoen ikuskizuna zuzenean gozatzen.”

Irudia: Topic

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu