Topic zentroak erakusketa jarriko du Europar Parlamentuan

2014/03/17

Euskara. Kultura. Mundura.

Topic, Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Zentroak guneari buruzko "Puppets a world of excitement... Not only for children!!!" izenekeko erakusketa berezia jarriko du Europako Parlamentuan, Bruselan. Erakusketa martxoaren 24tik 27ra bitartean izango da ikusgai. Iñaki Irazabalbeitia europarlamentariak sustatutako ekimena da, Etxepare Euskal Institutuaren, INAEMen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Tolosako Udalaren babes ekonomikoa ere jaso duena.

Topic zentruko pedagogia arduradunak, bestalde, Indiatik etorri berriak dira. New Delhiko Ishara International Puppet Festival jaialdiak gonbidatuta joan dira bertara, ikasle, irakasleei eta profesionalei zuzendutako txotxongilo tailerrak eskaintzeko eskaerari erantzuna emanez. Esperientzia zoragarria izan dela kontatu digute.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu