Transpoesie: euskal poesia Bruselara eramango du Harkaitz Canok

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-09-26

Harkaitz Cano euskal idazlea urtero Bruselan antolatzen den Transpoesie poesia jaialdian izango da euskal olerkigintza ordezkatzen, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz. Jaialdiak europako poetak biltzen ditu euren lanak aurkeztu eta errezitatu ditzaten.

Transpoesie zazpigarren urtez antolatu du EUNIC Brussels-ek, egoitza Belgikako kapitalean duen Europako Kultur Institutu Nazionalen Sareak; 2015az geroztik, Etxepare EUNIC sareko kide da. Jaialdiaren antolaketan Euskadiren Europar Batasuneko ordezkaritzak lagundu du. Gaur emango diote hasiera, irailaren 26an, Hizkuntzen Nazioarteko Egunarekin bat eginaz. Aurten ere, hainbat herrialde elkartu dira Bruselako publikoari poesia errezitaldiak eskaintzeko jatorrizko hizkuntzan, Frantseserako, Ingeleserako eta Alemanierarako azpitituluekin.

Gaur izango du jaialdiak lehen ekitaldia Muntpunt-en –Belgikako komunitate flandiarraren dokumentazio zentroan-, eta Harkaitz Cano idazle euskaldunarekin batera, EstradpoesiFI  bikotea osatzen duten Malin eta Melinda Lonnberg (Finlandia), Zuzanna Fuksová (Txekiar Errepublika), Anja Golob (Eslovenia) eta Fatih Okumuş (Turkia) poetak izango dira errezitaldiak eskaintzen.

Transpoesie-ren inguruko informazio osatua esteka honetan

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu