Txikiak handi Goteborgeko Bokmässan Liburu Azokan

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-09-27

"Small is big”. Halaxe izena zuen Etxepare Euskal Institutuak irailaren 24tik 27ra  Bokmässan Göteborg Book Fair azokan euskal literatura sustatzeko antolatu zuen  programaren azken hitzorduak, Kirmen Uribe eta Harkaitz Cano protagonista zituena. Harrera bikaina izan zuen bi idazleok  Andreas Ekstrom kazetariarekin batera eman zuten mintegiak.  Argi utzi zuten ez dagoela hizkuntza txikirik, eta zalantzarik gabe bi idazle handi direla.  Halaxe erakutsi zuten beste hainbat  ekitalditan ere:  “Poetry Room” gunean eman zituzten poesia irakurketan, Kirmen Uribek Milena Busquets Kataluniako idazlearekin batera memoriaren rolari buruz eskaini zuen mintzaldian, edota euskal idazleek euskal gizartean duten eginkizuna aztertzea helburu Canok eta Uribek emandako solasaldian, Mari Jose Olaziregi eta Johann Järlehed lagun, Goteborgeko Unibertsitatean..

Izan ere, euskaraz idatzitako literaturak jakin-min handia piztu du Goteborgeko nazioarteko azokan, Institutuaren stand-ean jasotako bisitek eta kontsultek nahiz herrialde desberdinetako editore eta adituekin egindako hamaika hitzorduk erakutsi zuten modura. Horretan aritu zen Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria, azokaren baitan, gainera,  Dolores Vilavedra Consello da Cultura Galega-ko kidearekin batera euskal kulturaren nazioarteko zabalkundeari buruzko hitzaldi bat ere eskaini zuena.

“Small is big”. Halaxe izena zuen Etxepare Euskal Institutuak irailaren 24tik 27ra  Bokmässan Göteborg Book Fair azokan euskal literatura sustatzeko antolatu zuen  programaren azken hitzorduak, Kirmen Uribe eta Harkaitz Cano protagonista zituena. Harrera bikaina izan zuen bi idazleok  Andreas Ekstrom kazetariarekin batera eman zuten mintegiak.  Argi utzi zuten ez dagoela hizkuntza txikirik, eta zalantzarik gabe bi idazle handi direla.  Halaxe erakutsi zuten beste hainbat  ekitalditan ere:  “Poetry Room” gunean eman zituzten poesia irakurketan, Kirmen Uribek Milena Busquets Kataluniako idazlearekin batera memoriaren rolari buruz eskaini zuen mintzaldian edota euskal idazleek euskal gizartean duten eginkizuna aztertzea helburu Canok eta Uribek emandako solasaldian, Mari Jose Olaziregi eta Johann Järlehed lagun, Goteborgeko Unibertsitatean..

Izan ere, euskaraz idatzitako literaturak jakin-min handia piztu du Goteborgeko nazioarteko azokan, Institutuaren stand-ean jasotako bisitek eta kontsultek nahiz herrialde desberdinetako editore eta adituekin egindako hamaika hitzorduk erakutsi zuten modura. Horretan aritu zen Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria, azokaren baitan, gainera,  Dolores Vilavedra Consello da Cultura Galega-ko kidearekin batera euskal kulturaren nazioarteko zabalkundeari buruzko hitzaldi bat ere eskaini zuena.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu