Udaberri Literarioa Polonian, Eider Rodriguez idazlearekin eta Juantxo Zeberio musikariarekin
Euskara. Kultura. Mundura.
Eider Rodriguez euskal idazleak eta Juantxo Zeberio pianistak Udaberri Literarioa birari emango diote hasiera gaur, Polonian, Etxepare Euskal Institutuak sustatuta. Krakovia, Poznan, Gdansk eta Varsovia hiriak bisitatuko dituzte, Rodriguezen testuen irakurketak eginez. Besteak beste, “Hazia” testuaren irakurketak eskainiko dituzte hainbat tokitan, musikaz lagunduta. Poznango Unibertsitateko euskara ikasleekin ere bilduko dira, “Katu Jendea” liburuan oinarritutako lantegia burutzeko asmoz.
Gainera, asteburu partean Varsoviako Unibertsitateak antolatutako “La voz dormida? Memoria, identidad y género en las literaturas hispánicas” kongresuaren esku hartuko dute. Bertan, literatura eta musika ikuskizuna eskaintzeaz aparte, Eider Rodriguezek eta Etxepare Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendari Mari Jose Olaziregik hitzaldiak emango dituzte amaiera ekitaldi ofizialean. Programa osoa,hemen.