Unai Elorriaga idazlea Brnoko euskara ikasleekin aritu zen Mintzanet bitartez

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-04-23

Joan den astelehenean -apirilaren 20an- Unai Elorriaga idazleak  Brnoko (Txekia) unibertsitateko ikasleekin batera ‘SPrako tranbia’-‘Un poco de chocolate’ aztertu zuen, Nagore Jimenez Etxepare Euskal Institutuko irakurlearen laguntzarekin, Mintzanet egitasmoaren bitartez. Bideoa ikusgai dago jada.

Aste oparoa izan du Unai Elorriagak, izan ere, 2014ko Kritikaren Saria eskuratu berri du ´Iazko hezurrak´ indarkeriari buruzko gogoeta nobelatuari esker, narratiba atalean. Felipe Juaristik, bestalde, poesia atalekoa irabazi du ´Piztutako etxea´ lanari esker. Zorionak!

‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua 2014an jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei.

Jarraian egitasmoaren denboraldi berria hasiko da, eta Pio Perez-ek emango dio hasiera, apirilaren 24an Moskuko ikasleekin euskal kulturaren inguruko saioa burutuz, Ainhoa Ayerbe irakurlearen laguntzarekin. Maiatzaren 22an, aldiz, Harkaitz Cano Poznaneko (Polonia) ikasleekin arituko da bere obraren inguruan. Hurrengo parte-hartzailea Eider Rodriguez izango da, ekainaren 22an Konstanzako (Alemania) ikasleekin arituko dena.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.