Urrezko Luma saria jaso du Galtzagorri Elkarteak
Euskara. Kultura. Mundura.
Galtzagorri Elkarteak Urrezko Luma saria jaso du Euskadiko Liburu-Ganbararen eskutik, Haur eta Gazte Literaturaren sustapenean egindako lanagatik. Atzo jaso zuen saria Iñaki Markotegik, elkarteko lehendakariak, Bilboko 44. Liburu Azokaren testuinguruan.
1990ean sortu zen taldea, haur eta gazteen artean irakurketarako zaletasuna bultzatu asmoz eta haur eta gazte literatura ezagutarazteko helburuarekin. Euskal haur eta gazte literatura kanpoan hedatzeko eta sustatzeko ahaleginean elkarlanean aritzen da elkartea Etxepare Euskal Institutuarekin, eta zorionik beroena helarazi nahi diegu guretik!
Ia 25 urtetan zehar egitasmo ezberdin asko jarri ditu abian Galtzagorri Elkarteak, beti ere gazteei eta txikienei begira. Esaterako, euren web gunean euskarazko Haur eta Gazte Literaturako argitalpenen bilatzailea osatu dute liburu bakoitzaren datu eta iruzkinekin osatua.
Saria jasotzearekin batera, euren bazkideei eskerrak eman nahi izan dizkiete urte hauetan jasotako babesagatik.

Irudia: Bizkaiko Foru Aldundia