Vancouverreko Latin American Film Festivala hastear da!
Euskara. Kultura. Mundura.
Vancouverreko Latin American Film Festival zinemaldia bihar, abuztuaren 28an, hasiko da eta aurten, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin, atal berezi bat eskainiko dio euskal zinemari: Let’s Talk in Basque !
Atal berri honetan Kanadako zinemaldiak film luze bat -Telmo EsnalenUrte berri on, amona (2011) - eta Kimuak programako 2013 katalogoa osatzen duten 7 film laburrak eskainiko ditu. Telmo Esnal bera bertan egongo da filma aurkezten. Kimuak-en film laburrak, bestalde, honako hauek dira: A political story (Lander Camarero); Cólera (Aritz Moreno); Hotzanak, for your own safety (Izibene Oñederra); Demokrazia (Borja Cobeaga); Minerita (Raúl de la Fuente); Una hora, un paso (Aitor Iturriza, Bernat gual) ; Belarra mozten / Zela Trovke (Asier Altuna).
Vancouverreko Latin American Film Festival zinemaldiak Latinoamerikako ekoizpen berriak Kanadan ezagutaratzea eta kultura ezberdinen arteko elkarrizketa sustatzea du helburu. Irailaren 7ra bitartean luzatuko da aurten.
Euskadiko Filmategiko Kimuak programa, berriz, urtean Euskadin egindako film laburren aukeraketa bat nazioarte mailan zabaltzen du, Euskadiko Filmategia Fundazioaren eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz.