Veranos de la Villa: Verde Prato
Euskara. Kultura. Mundura.
-
05Uzt 202228Abu 2022Madril
Veranos de la Villa Madrilgo musika jaialdian parte hartuko du Verde Prato-k. Abuztuaren 21ean izango da kontzertua, Instituto de Educación Secundaria San Isidro-ko Claustro del Pozo-n, 21:30ean. Maestro Espada musikariarekin batera egingo du emanaldia.
Ana Arsuaga (Tolosa, 1994) musikari eta margolariaren bakarkako proiektua da Verde Prato. Gai minimalistak aurkezten ditu, teklatua eta ahotsa erabiliz, askotan herriko folklorearen tradizioan oinarrituta, abestiaren bidez hitzaren eta airearen arteko batasuna aztertzeko.
Veranos de la Villaren 38. edizioa uztailaren 5etik abuztuaren 28ra bitartean egingo da. Madrilgo Udaleko Kultura, Turismo eta Kirol Sailak antolatua, estatuko eta nazioarteko 70 ikuskizun baino gehiagok osatzen dute kartela– Alemania, Austria, Kanada, Hego Korea, Frantzia, India, Italia, Maroko, Peru, Portugal, Suitza eta Uruguaiko artistek, besteak beste–.