What is bertsolaritza? dokumental laburraren aurkezpena
2018/11/27
Euskara. Kultura. Mundura.
Abenduaren 4an, Donostiako Tabakaleran What is bertsolaritza? dokumental laburraren aurkezpen ekitaldia egingo da. Sarrera librea izango da aretoa bete arte. Bazatoz?
Abenduaren 4an, Donostiako Tabakaleran What is bertsolaritza? dokumental laburraren aurkezpen ekitaldia egingo da. Sarrera librea izango da aretoa bete arte.
What is bertsolaritza? lehen aldiz, ingelesez, eta nazioarteko publikoari diziplina hau ezagutzera emateko helburuarekin bertsolaritza zer den azaltzen duen dokumental laburra da. Etxepare Euskal Institutuak eta Mintzola Ahozko Lantegiak ekoiztutako eta LABORAL Kutxak langundutako dokumental hau estreinako aldiz ikusi ahal izango da.
Eguna: Abenduak 4
Ordua: 18:30
Lekua: Tabakalera, Z aretoa (Donostia)
*Sarrera librea aretoa bete arte
Aurkezpen ekitaldian, besteak beste, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak eta Andoni Egaña bertsolari eta Mintzola Ahozko Lantegiko patronatuko kideak hartuko dute parte.