William A. Douglass Chair katedra irailaren 26an zabalduko dute Massachusettsen
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak University of Massachusetts Amherst unibertsitatean aurten sortu duen William A. Douglass Chair in Basque Cultural Studies katedra irailaren 26an zabalduko dute.
Katedra berriak Euskal Antropologiari buruzko ikasketak sustatzea izango du xede, eta urtero kongresu bat eta mintegi bat antolatuko ditu. Lehen kongresuan Douglassen lana aztertuko dute Gainera, Jackie Urla, Antropologiako Deaprtamentuko Katedradunak “Culture and Heritage in Europe” gaia sortuko du,euskaldunon historia arreta bereziz jorratuko duena.
Irailaren 26ko inaugurazioan William Douglassek berak emango du hasierako hitzaldia. Aurtengo programak “William Douglass, Basque Studies and the Anthopology of Europe” nazioarteko sinposioa ere hartuko du, honako adituen partaidetzarekin: Caroline Brettell, Susan Carol Rogers, Sharon Roseman eta Joseba Zulaika. Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria eta unibertsitateen alorreko arduraduna ere bertan izango da.
(...)

William Douglass oso pozik agertu zen Katedra honen sorreraren berri jaso zuenean, iaz. Bere esanetan, University of Massachusetts Amherst “egokiena da horrelako katedra bat instituzionalizatzeko”, “lan handia egin dutelako bertan ikerketa antropologikoen eta europearren arloan”.