William Douglass katedra 2022: Begoña Echeverria

Euskara. Kultura. Mundura.

William Douglass katedra 2022: Begoña Echeverria
  • 19
    Ira 2022
    Amhrest

Begoña Echeverria University of Californiako irakasleak ‘Wily Women: ‘Withces’ and Women’s Language in Basque History, Fiction and Song’ hitzaldia emango du Massachusetts-Amherst Unibertsitateko William A. Douglass Katedraren baitan. Irailaren 19an, 16:30ean, Herter Hall-en izango da, sarrera librearekin.

Hitzaldi hau Etxepare Institutuak ematen du eta Massachusettseko Unibertsitateko Amherst Modern European Studies Programak eta Gaztelania eta Portuges Programak babesten ditu.

Hitzaldi honetan, Echeverriak XVII. mende hasierako euskal sorginen jazarpenari buruzko gertaera historikoak aztertuko ditu, eta historia horretan oinarritutako bere eleberriaren zatiak irakurriko, ‘The Hammer of Witches’. Halaber, bere 2021eko lanaren pasarte batzuk partekatuko ditu, ‘“Witches” and Wily Women: Saving ‘Noka’ through Basque Folklore and Song’ izenburukoa.

Euskal hiztuna eta soziologian doktorea, Echeverria doktorea irakaslea da UC Riverside ´s School of Graduate of Education eskolan. Musikari eta zinemagilea izateaz gain, Echeverria doktoreak lan etnografikoak egin ditu, eta euskal hizkuntzaren eskolatzeari buruzko argitalpen ugari egin ditu, baita genero-identitateari eta euskal kantagintzan, testu biblikoetan eta herri-ipuinetan erabilitako hizkuntzari buruzkoak ere. ‘Noka’-n aditua da, emakumeek beste emakume batzuengana jotzeko erabiltzen duten sisteman.

2016 urtean abiatutako William A. Douglass katedrak, euskal antropologiari buruzko ikasketak sustatzea du xede. Katedraren baitan mintegi eta hitzaldi bana ematen dira urtero, euskal antropologia zein euskal kulturgintzako gaiak jorratuz.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu