Womex 2023: Basque. Music.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
25Urr 202329Urr 2023
A Coruña
Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuena, A Coruñan burutuko da modu presentzialean urriaren 25etik 29ra.
Jaialdi honetan, 90 herrialdetako 2600 profesional baino gehiagok hartzen dute parte 7 eszenatoki, 700 erakunderen erakusketak, 100 hizlari baina gehiago, pelikulak, inaugurazio kontzertua eta sari banaketa gala bat izango dira, besteak beste.
Aurten, Neomak taldeak Basque. Music.-ek jaialdian antolatutako showcasean parte hartuko du, urriaren 26an, Atlantic Concections eszenatokian.
Bertan, euskal musikak presentzia izango du Basque. Music. stand-aren bidez eta baita nazioarteko artisten artean zabalduko den Basque. Music. 2023 katalogoarekin ere. Euskal Herriko musika nazioartekotzeko helburua du Basque. Music. Plataformak, Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dutena.
Beste edizio batzuetan, Amak taldea (2021), Juan Mari Beltran (2017), Kalakan taldea (2018), Topa-K proiektua (2019) edo Xabi Aburruzaga (2020) izan dira Basque. Music.-ek Womexen antolatzen dituen kontzertuetan.
Aurten ere, Virtual Womex plataformari esker mundu osoko lankidetza eta lankidetza potentziala bermatuko dute. Gune digital honek gainera urte osoan zehar sare lana egiteko aukera eskaintzen du.