Wroclaw hirian egonaldi artistiko bat egiteko hiru euskal sortzaile aukeratzeko deialdia zabaldu da
Euskara. Kultura. Mundura.
Hiru euskal sortzaile ezberdinek Poloniako Wroclaw hirian egonaldi artistiko bat egiteko aukera izango dute Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazioak gaur aurkeztu duten deialdiaren bitartez. Mugikortasuna, kulturen arteko elkarrizketa eta elkarlana sustatu nahi duen deialdi honetara sorkuntza arlo anitzetako egitasmoak aurkeztu ahal dira -arte eszenikoak, musika, literatura, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak- bai eta diziplina arteko proposamenak. Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 28an amaituko da.

Argibide gehiago eta oinarriak.
Gaurko aurkezpena, Donostian izan da; Itziar Nogueras Donostia 2016ko zuzendaria eta Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria eman dute deialdiaren berri.