Wroclaw hirian egonaldi artistikoak egiteko bi euskal sortzaile hautatzeko deialdia (2018)

Ebatzita

Laburpena:

Wroclaw Culture Zone (Strefa Kultury Wroclaw) eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker bi euskal sortzailek Poloniako Wroclaw hirian egonaldi artistikoak egiteko aukera izango dute. Hautaturiko sortzaileek zortzi asteko egonaldia egingo dute Wroclawen 2018iko irailaren 24tik azaroaren 18ra. Artista bakoitzak bi mila euroko (2.000) ordainsari garbia, bidaia, ostatua eta otorduak jasoko ditu.

Deialdi honen bitartez, Wroclawen proiektu bat sor dezaten gonbidapena egiten zaie Hiri-identitatean eta kulturan interesa duten artistei. Egonaldiak ezinbestean jaso beharko du bertako herritarrekin workshop bat. Egonaldia amaitzean, publikoari irekitako aurkezpen bat egingo da. Ingelesa izango da egonaldiaren lan-hizkuntza.

 

  • Eskaerak aurkezteko epea: 06/06/2018 - 10/07/2018
  • Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
  • Kontaktua: Alex Aginagalde | a-aginagaldelopez@etxepare.eus | (+34) 943 023 406

 Eskaerak aurkezteko modua:

Eskabidea (1. eranskina) eta dokumentazioa ondorengo helbide elektronikoan aurkeztu beharko da: etxepare@etxepare.eus

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
}