Yaroslav Gúbarev: “Atxagaren lana aurkikuntza literarioa izan da niretzat"

2017/10/03

Euskara. Kultura. Mundura.

Yaroslav Gúbarev itzultzaile ukainarraren esanetan, Bernardo Atxagaren “Behi euskaldun baten memoriak” itzultzea esperientzia zorgarrib izan da beretzat, euskal literaturgintza publiko ukrainarrari gerturatzeko aukera eman baitio. Itzulpen honi esker, Etxepare- LABORAL Kutxa itzulpen saria jaso zuen joan den astean, urtero jatorriz euskaraz idatzitako lan baten itzulpena saritzen duena. Itzultzaileari Atxagaren mailako autore baten lana itzultzeko prozesuaren inguruan galdetu diogu, eta hona kontatu diguna.

 

Lehen aldia duzu Atxagaren lan bat itzultzen. Zerk bultzatu zintuen bere obra itzultzera? Ezagutzen zenuen Atxaga lehenagotik?

Niretzat obra berria izan zen. Anetta Antonenkoren bitartez ezagutu nuen, “Behi euskaldun baten memoriak itzuli duen argitaletxeko zuzendaria da bera. Anettak erakutsi zidan obra eta orrialde batzuk irakurtzea besterik ez nuen behar izan inspiratzeko.

 

Nolakoa izan da “Behi euskaldun baten memoriak itzultzeko prozesua?

Obra itzultzerakoan autorearen estiloa eta idazkera mantentzen saiatu naiz, pertsonaien lengoaia. Zerbait azaltzea beharrezkoa izan denean, komentarioak gehitu ditut, hainbat esaldi edo hitz ondo azaldu ahal izateko. Prozesu atsegina izan da, testua biziki gustuko nuelako: “Behi euskaldun baten memoriak” aurkikuntza literarioa izan da niretzat.

 

Atxaga  idazle esanguratsuenetakoa da euskal literaturgintzaren historian. Harremana izan duzue liburua itzultzeko prozesuan?

Ez dut Atxagarekin harremanik izan baina bere inguruko artikuluak irakurri ditut, baita liburuaren ingurukoak ere, obra hobeto ulertu ahal izateko. Horrek asko lagundu dit itzulketa prozesuan.

 

Zer suposatzen du zuretzat sari honen aitortzak?

Niretzat oso garrantzitsua da, zeresan handia du nire itzultzaile ibilbidean. Euskal literaturaren hedapena dakar Ukrainan; zoragarria da ukrainarrek Atxagaren mailako autore bat ezagutzeko aukera izatea. Eta ezagutza hori “Behi euskaldun baten memoriak” liburuarekin hastea ezin-hobea da.

 

Datorren hilabetean itzulpenaren bigarren edizioa argitaratuko duzue. Nola jaso dute liburua Ukrianan?

Liburuak dagoeneko baditu bere jarraitzaileak, eta komentario positibo asko jaso ditut haren inguruan. Uste dut arrakastatsua dela Ukrainan.

 

Orokorrean, zein leku du euskal literaturak zure herrialdean? tiene  la literatura vasca en Ucrania?

Ukrainarrek ez dute euskal literaturaren ezagutza handirik, itzulpen gutxi dagoelako eta beharrezkoa delako euskal lanen zabalkunde handiagoa. Testuinguru horretan, “Behi euskaldun baten memoriak”-en itzulpen eta argitaratzea (Anetta Antonenko) bezalako lanak oso garrantzitsuak dira. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu