Zabaldu dute Wiliam A. Douglass Katedra Masachusetts-en!

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-09-27

Etxepare Euskal Institutuak  University of Massachusetts Amherst unibertsitatean aurten sortu duen William A. Douglass Chair in Basque Cultural Studies katedra irailaren 26an zabaldu zuten, pisuzko programa akademiko bat eskainiz.

Familia eta unibertsitateko arduradun gorenak, baita Provost-a ere, alboan izan zituen William Douglassek bere izena hartu duen Katedraren inaugurazio hitzaldi gogoangarrian. Ekitaldian, Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko unibertsitate alorreko arduradunak Douglassen biografia goratu zuen, bere aurpegi anitzak gogora ekarriz: antropologo, idazle, ehiztari, arrantzale …  Euskal Herrian duen prestigioaren eta bertan jaso duen esker ona ere nabarmendu zituen, bai eta katedra honek etorkizunean egingo duen ekarpenaren garrantzia azpimarratu ere.

Egun horretan bertan “William Douglass, Basque Studies and the Anthopology of Europe” nazioarteko sinposioa ere egin zuten unibertsitatean, honako adituen partaidetzarekin: Caroline Brettell, Susan Carol Rogers, Sharon Roseman eta Joseba Zulaika.

(...)

 

Etxepare Euskal Institutuak  University of Massachusetts Amherst unibertsitatean aurten sortu duen William A. Douglass Chair in Basque Cultural Studies katedra irailaren 26an zabaldu zuten, pisuzko programa akademiko bat eskainiz.

Familia eta unibertsitateko arduradun gorenak, baita Provost-a ere, alboan izan zituen William Douglassek bere izena hartu duen Katedraren inaugurazio hitzaldi gogoangarrian. Ekitaldian, Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko unibertsitate alorreko arduradunak Douglassen biografia goratu zuen, bere aurpegi anitzak gogora ekarriz: antropologo, idazle, ehiztari, arrantzale …  Euskal Herrian duen prestigioaren eta bertan jaso duen esker ona ere nabarmendu zituen, bai eta katedra honek etorkizunean egingo duen ekarpenaren garrantzia azpimarratu ere.

Egun horretan bertan “William Douglass, Basque Studies and the Anthopology of Europe” nazioarteko sinposioa ere egin zuten unibertsitatean, honako adituen partaidetzarekin: Caroline Brettell, Susan Carol Rogers, Sharon Roseman eta Joseba Zulaika. Douglassen lanaren zehaztasuna, migrazio eta mugikortasun kontzeptuen gainean egin duen ekarpena edota euskal ikasketen ikusgarritasuna lortzeko eta erakundeetara eramateko egin duen ahalegina izan zituzten aztergai.

University of Massachusetts Amherst-ek lan handia egin du ikerketa antropologikoen eta europearren arloan. Katedra berri honek Euskal Antropologiari buruzko ikasketak sustatzea du xede, eta urtero kongresu bat eta mintegi bat antolatuko ditu. Gainera, Jackie Urla, Antropologiako Departamentuko Katedradunak “Culture and Heritage in Europe” gaia sortuko du,euskaldunon historia arreta bereziz jorratuko duena.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu