Zabalik da Musika Independentearen Sarietara proposamenak bidaltzeko epea

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-04-16

UFI-k Musika Independentearen Sariak banatuko ditu ekainean. Madrilen egiten den sari-banaketak “Euskarazko produkziorik onenaren saria” kategoria izango du aurten ere, Etxepare Euskal Institutuak babestuta. Lehengo urtean Betagarriren “Zorion Argiak” lana izan zen saritua, eta ekitaldian abesti bat jotzeko aukera ere izan zuten. 

Musika Independentearen Sariak 2009.urtean sortu ziren,  produkzio independenteen dibertsitate eta kalitate artistikoa onartu eta aditzera emateko xedearekin. Musika eta sortze prozesua publikoari gerturatzeko helburua ere badute sariok, eta urtero herrialde ezberdinen bati arreta berezia jartzen zaio. Aurtengoan Brasil aukeratu dute, gaur egun bertako merkatua izaten ari den garapenagatik.   

Apirilaren 27a da sarietarako proposamenak aurkezteko azken eguna, eta parte hartzeko euren webgune ofizialean eman behar da izena.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu